José Eustasio Rivera
José Eustasio Rivera | |||||
---|---|---|---|---|---|
1924 - 1928 Barrutia: Huila
1881 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Rivera (en) , 1888ko otsailaren 19a | ||||
Herrialdea | Kolonbia | ||||
Heriotza | New York eta Stuyvesant Polyclinic Hospital (en) , 1928ko abenduaren 1a (40 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Bogotá (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kolonbiako Unibertsitate Nazionala | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, diplomazialaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Orinocoko eskualdea eta Kolonbia | ||||
Enplegatzailea(k) | Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Colombia (en) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
|
José Eustasio Rivera (San Mateo-Rivera, Huila, 1888ko otsailak 19 – New York, 1928ko abenduak 1) kolonbiar poeta eta eleberrigilea izan zen. Ospe handia izan zuen La vorágine (1924, Zurrunbiloa) Amazoniako kautxu-biltzaileen zapalkuntza salatzen duen eleberriari esker. Oihanean giroturiko amerikar eleberri hoberentzat dute kritikariek.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Eustasio Rivera abokatua zen, eta 1921ean argitaratu zuen lehen literatura-lana, Tierra de promisión (Agindutako lurraldea), Kolonbiako tropikoaldean giroturiko soneto-bilduma. 1922an, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugak zehazteko eratu zen batzordeko kide zela, Amazoniako oihana eta giza taldeak ezagutzeko parada izan zuen. Hasierako unibertso liriko hura abentura eta giza zapalkuntzaren salaketa-eleberri bilakatu zen La vorágine bere eleberri bakarrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.